Elisa - Erabilera erraz, fidagarri eta atsegineko musika jotzaile bat.
Elisa KDE komunitateak garatzen duen musika jotzaile bat da, erabiltzeko erraza eta atsegina izaten saiatzen dena. Ohartzen gara gure erabiltzaileen lan-fluxuak eta erabilera-kasuak kontuan hartuko dituen produktu malgu bat behar dugula. KDE komunitatearen Plasma mahaigainarekiko bateratze oso ona dugu helburu, beste plataforma batzuekiko euskarria arriskuan jarri gabe (beste Linux mahaigaineko ingurune batzuk, Windows, eta Android). Produktu fidagarri bat sortzen ari gara, erabiltzeko atsegina dena eta gure erabiltzaileen pribatutasuna errespetatzen duena. Hori dela eta, nahiago dugu erabiltzaileak euren datuen kontrola duten lerroko zerbitzuei sostengua ematea.
Arakatu musika albumaren, artistaren, edo pisten arabera
Elisak, Baloo-ren indexatzeko euskarriari esker, automatikoki bilatzen ditu zure musika karpetetako musika-fitxategi eta disko-azalak. Ezkerreko zutabeak hainbat ikuspegi aukera ditu: Orain jotzen, Albumak, Artistak, eta Pistak.

Sortu eta kudeatu jotze-zerrendak
Sortu eta kudeatu zure jotze-zerrenda guztiak barneratutako alboko panelean.

Festa modua
Piztu Festa modua, Elisaren barneratutako murgiltze festa modu ezaugarria du.

Gai iluna / agia
Elisak biak ditu, gai Argi bat eta gai Ilun bat, koloreek gogaitu gabe zure musikaz gozatzeko.

Indexatze azkarra
Balooren laguntzari esker, Elisak zure fitxategi guztiak azkar indexatu eta sailka ditzake. Elisa Baloo gabe ere erabil daiteke.
Zure pantailara egokitzen da
Elisak Kirigami erabiltzen du, bere edukia zure pantailara egokitzen duen musika jotzaile konbergente moldagarri onena izateko. Laster zure telefonoan!
Sorburu irekia
Elisa sorburu irekikoa da, bere sorburu kodea arakatu, editatu eta parteka dezakezu. Elisa KDEk egiten du, askatasun osoz erabil ditzakezun kalitate handiko proiektuak eraikitzen dituen komunitate bat. Ikuskatu gure proiektu guztiak!